Bizkarrezur bifidoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bizkarrezurra (nerbioak inguratzen eta babesten dituzten hezurren multzoa) eta bizkarrezur-muina (gorputzeko zati guztiak garunarekin lotzen dituena) garatzen ari direnbitartean sortzen den malformazio bat da.

Enbriogenesiaren lehen hilabetean, bizkarrezurra eta nerbio-sistema eratuko dituen egitura sortzen da, hodi neural izenekoa. Bizkarrezur bifidoa dutenei ez zaie erabat ixten bizkarrezurra.


Hala, kalteak ager daitezke nerbioetan, eta horiek paralisia eragin dezakete hanketan. Egoera horrek laguntza-gailuen beharra dakar, hala nola aparatu ortopedikoena, makuluena eta aulki gurpildunena.


Kausa zehatza ezezaguna da, baina arrisku-faktore izan daitezkeen zenbait identifikatu dira; amak haurdun geratu aurretik eta haurdunaldiaren hasieran behar adina azido foliko ez izatea da kausarik nabarmenena. Bestalde, diabetesa duten emakumeek eta obesitatea dutenek arrisku handiagoa dute bizkarrezur bifidoa duen haur batez erditzeko.


Gaixotasun honek ez du sendabiderik, eta tratamenduak — adibidez, kirurgia, medikuntza eta fisioterapia— konplikazioei aurre egiteko izaten dira. Beraz, prebentzioa da erremintarik onena. Hori dela eta, gomendatzen da emakumeek azido folikoa hartzea haurdun geratzea erabakitzen dutenetik haurdunaldia amaitu arte, medikuaren aginduei jarraikiz. Azido folikotan aberatsak dira, esate baterako, elikagai hauek: gibela, legamia-estraktua eta hosto berdeko barazkiak.


Erreferentziak


Department of Health (2007) 41 Dietary Reference Values for Food Energy and Nutrients for the United Kingdom. Report Panel on Dietary Reference Values of the Committee on Medical Aspects of Food Policy. The Stationary Office. Norwich.

Briony Thomas & Jacki Bishop (2001). Manual of Dietetic Practice (3rd edition). Oxford: Blackwell Science.

National Health Service- United Kingdom