Birus enterikoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Birusa infekzio-eragile mikroskopikoa da, eta berez biderkatzeko zelula bizia behar du. Birusek era guztietako organismo biziak infekta ditzakete: animaliak, landareak, bakterioak... Birus enterikoek (edo digestio-birusek), aldiz, traktu gastrointestinaleko zelulak infektatzen dituzte. Birus enteriko aipagarrien artean daude norobirusak (NoV), A hepatitisaren birusa (HAV), E hepatitisaren birusa, etab.

Birus enterikoak edozein motatako elikagaietan topa ditzakegu, baldin eta elikagai horiek manipulatuak izan badira, eta, ondoren, inolako sukaldaritza-prozesutatik pasarazi ez badiegu. Norobirusei dagokienez, elikagai ohikoenak kuskubiko moluskuak dira (ostrak, txirlak, bieirak, muskuiluak...). Era berean, barazki eta frutetan ere isolatu ahal izan dira birus enterikoak, hala nola: letxuga, tipulina, mugurdi eta masustetan.

Lehenago adierazi bezala, janari-erabiltzaileak dira iturri ohikoenak elikagaiak kutsatzeko; hori dela eta, higiene praktika egokiak izan behar dituzte, bereziki komunak erabili eta gero. Bestalde, krustazeoak kutsatu ahal dira hondakin-urarekin kontaktuan izanez gero; eta barazkiak eta frutak, aldiz, kutsatu ahal dira ur kutsatuekin ureztatzen baditugu.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Birus enterikoak - ELIKA

Kontsumitzailea - Birus enterikoak - ELIKA

Arrisku Biologikoak – Birusak - ELIKA