Biotina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

B8 bitaminaren izen kimikoa da. Nutrienteak behar bezala erabiltzeko beharrezko erreakzio kimiko ugari gertatzen uztea da haren egitekoa (energia lortzeko Krebs-en zikloa, lipogenesia-lipidoen sintesia,- aminoazidoen degradazioa…). Elikagai-iturriei dagokienez, azpimarratu behar da elikagai gehienek dutela biotina.


Dena dela, elikagai batzuek besteek baino gehiago dute, hala nola gibelak eta gorringoak. Gainera, biotina traktu gastrointestinaleko bakterioek sintetizatzen dute. Biotina elikagaietan oso zabaldua dagoenez, ez da oso maiz agertzen gutxiegitasuna. Nolanahi ere, gerta liteke falta izatea arrautzak gordinik janez gero. Izan ere, zuringoak duen abidina proteina biotinarekin elkartzen da, eta hesteetan biotina xurgatzea eragozten du. Beroak inaktibatu egiten du abidina; beraz, arrautza kozinatuek ez dute inolako arazorik ematen.


Biotina-gutxiegitasunaren zeinuak ez dira oso espezifikoak: dermatitisa, pisu-galera, goragalea, depresioa, alopezia eta digestio-alterazioak.


Erreferentziak


J. Mataix y F. Sánchez de Medina. Vitaminas con funciones coenzimáticas en el metabolismo intermediario . En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.185-206. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.