Bioinpedantzia elektrikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputz-konposizioa aztertzeko zeharkako metodo bat da, hiru osagai hauen arteko erlazio estuan oinarritzen dena: giza gorputzaren ezaugarri elektrikoak, ehunen gorputz-konposizioa eta gorputzaren ur-eduki osoa.


Teknika erraz, azkar eta ez-inbaditzaile bat da, aukera ematen duena gorputzeko ur kantitate totala (GUTa) kalkulatzeko. Datu hori abiapuntutzat hartuta, eta ehunen hidratazio-konstanteak kontuan hartuta, gantzik gabeko masa (GGMa) kalkulatzen da, eta, GGMa oinarri hartuta, gantz-masa (GMa), ekuazio honen bidez: GGM (kg) = Pisu totala (kg) – GM (kg).


Metodo hori onetsita dago gorputz-konposizioa zenbatesteko, betiere aurreikuspen-ekuazio egokiak erabiltzen badira. Baina kontuan hartu behar da bioinpedantzia elektrikoaren azterketan egoera asko eta askotarikoek eragiten dutela, hala nola hauek: gorputzaren jarrera, hidratazioa, elikagai eta edarien ingestioa, giro-tenperatura, larruazalaren tenperatura, arestiko jarduera fisikoa eta azterketa-lekuaren konduktantzia.


Erreferentziak


Alvero-Cruz JR, Correas Gómez L, Ronconi M, Fernández Vázquez R, Porta i Manzañido J. La bioimpedância eléctrica como método de estimación de la composición corporal: normas prácticas de utilización. Rev Andal Med Deporte 2011;4:167-74.

Jaffrin MY. Body composition determination by bioimpedance: an update. Curr Opin Clin Nutr Metab Care. 2009;12:482-6.