Biofilma

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Biofilmak mikroorganismo-taldeak dira, estalkia osatzen dutenak eta azalera edo ehun bizi batera itsasten direnak.

Biofilmen osaera aldagarria bada ere, oro har osagai nagusia ura da: eduki osoaren % 97 izatera irits daiteke.

Biofilma ez da solidoa eta uraren, nutrienteen eta oxigenoaren fluxua ahalbidetzen duten kanalak ditu. Elementu horiek biofilmaren leku sakonetaraino iristen dira. Gainera, biofilmak babesa, egonkortasuna eta espazioa ematen die bakterioei.

Elikagaien industrian arazotsuak dira; izan ere, bakterioen gordailua izan daitezke, kutsadura gurutzatuak sor ditzakete eta elikagaien ekoizpen higienikoa arriskuan jar dezakete. Biofilmak sortzea ekiditeko eta deuseztatzeko, beharrezkoa da elikagaien industriak garbiketa- eta desinfekzio-programa egokia izatea.