Nutrizioaren arloan, eskuragai dagoen hartutako nutrientearen proportzioa edo portzentajea da, hau da, gorputzak erabil dezakeena. Bioeskuragarritasunak kontuan hartzen ditu elikagaietako nutrienteak digeritu eta xurgatzeko prozesuan gertatzen diren nutriente-galerak, bai eta odolean garraiatzean, banatzean eta metabolizatzean gertatzen direnak ere.
Nutrienteen bioeskuragarritasunari edo aprobetxamenduari eragiten dioten kanpo-faktoreak ere badira, hala nola elikagai-tipo edo -matrizea edo nutrientea agertzen den forma kimikoa, baina badira beste faktore fisiologiko eragile batzuk ere, hala nola hazkundea bizitzaren aldietan, haurdunaldia edo edoskialdia, eta nutrizio-egoera, besteak beste.
Bioeskuragarritasuna ebaluatzeko, hala nutrienteena nola medikamentuena, hauek dira ebaluatzeko osagaiak:
- nutrientea edo farmakoa elikagai-matrizetik edo medikamentutik askatzea
- digestio-entzimen efektua traktu gastrointestinalean
- heste-mukosa iritsi arteko sarbidea eta erabilera
- hesteetako xurgatze-prozesua eta odolera edo linfara iristekoa
- nutrienteen edo farmakoen banaketa organismoan
- nutrienteak edo farmakoak organismoko organo eta sistemetan metatzea
- nutrienteen edo farmakoen erabilera eta metabolismoa
- nutrienteen edo farmakoen edo haien metabolitoen iraizpena edo ezabapena
Erreferentzia