Bioeskuragarritasuna

Wikia-Elikatik

Nutrizioaren arloan, eskuragai dagoen hartutako nutrientearen proportzioa edo portzentajea da, hau da, gorputzak erabil dezakeena. Bioeskuragarritasunak kontuan hartzen ditu elikagaietako nutrienteak digeritu eta xurgatzeko prozesuan gertatzen diren nutriente-galerak, bai eta odolean garraiatzean, banatzean eta metabolizatzean gertatzen direnak ere.


Nutrienteen bioeskuragarritasunari edo aprobetxamenduari eragiten dioten kanpo-faktoreak ere badira, hala nola elikagai-tipo edo -matrizea edo nutrientea agertzen den forma kimikoa, baina badira beste faktore fisiologiko eragile batzuk ere, hala nola hazkundea bizitzaren aldietan, haurdunaldia edo edoskialdia, eta nutrizio-egoera, besteak beste.


Bioeskuragarritasuna ebaluatzeko, hala nutrienteena nola medikamentuena, hauek dira ebaluatzeko osagaiak:

  • nutrientea edo farmakoa elikagai-matrizetik edo medikamentutik askatzea
  • digestio-entzimen efektua traktu gastrointestinalean
  • heste-mukosa iritsi arteko sarbidea eta erabilera
  • hesteetako xurgatze-prozesua eta odolera edo linfara iristekoa
  • nutrienteen edo farmakoen banaketa organismoan
  • nutrienteak edo farmakoak organismoko organo eta sistemetan metatzea
  • nutrienteen edo farmakoen erabilera eta metabolismoa
  • nutrienteen edo farmakoen edo haien metabolitoen iraizpena edo ezabapena


Erreferentzia


eufic.org - European Food Information Council