Bikarbonato-karga

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Bikarbonato-karga gehiegizko hidrogenioiak indargetzeko erabiltzen da; horren bidez, nekearen agerraldia atzeratzen da, eta kirol-errendimendua handitzen.


Nagusiki sistema anaerobiko laktikoa erabiltzen den kiroletan dira lagungarriak mota honetako osagarriak, hala nola 400-800 metroko lasterketetan, 100-200 metroko igeriketa-lasterketetan eta atsedenaldi laburreko aldizkako ariketa errepikatuetan. Sistema horren bidez azido laktiko kantitate handiak sor daitezke, eta azidosia ere ager daiteke. Eta azidosiak nekea sortzen du.


Kirola egin aurretik bikarbonato-karga erabilita egin diren ikerketetan, ondorio hauek atera dituzte:

  • odoleko azidotasuna gutxitzen da
  • ahaleginaren pertzepzio psikologikoa txikitzen da
  • errendimendua handitzen da intentsitate handiko eta iraupen laburreko ariketetan (1-7 min).


Dosi egokiak erabiliz gero, ez da kaltegarria osasunerako, nahiz eta digestio-arazoak sor daitezkeen, hala nola beherakoa. Gehiegizko dosiak hartuz gero, bihotz-asalduak sor daitezke.


Erreferentziak


Burke L. Nutrición en el deporte. Un enfoque práctico. Ed. Médica Panamericana. Madrid, 2010.

Ducker KJ, Dawson B, Wallman KE. Effect of beta-alanine and sodium bicarbonate supplementation on repeated-sprint performance. J Strength Cond Res. 2013 Mar 21.

González J, Sánchez P, Mataix J. Nutrición en el deporte. Ayudas ergogénicas y dopaje. Ed. Díaz de Santos, 2006; pp. 363- 4.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago