Bigorexia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bigorexia buru-nahasmendu bat da, ezaugarri nagusia duena gorputz muskulutsua lortzeko joera obsesiboa. Nahasmendu hau 1993an deskribatu zuen, lehen aldiz, Pope doktoreak, eta honela definitu zuen: gorputz-irudiaren distortsio bat ezaugarri nagusia duena hura jasaten duten pertsonek beren burua txiki eta ahul ikustea beti, eta, horregatik, beren gorputzaren bolumena —muskulu-masarena, batik bat— etengabe handitzen ahalegintzea. Nahasmendu hau gizonezkoetan agertzen da nagusiki, baina emakumezkoei ere eragin diezaieke. Nahasmendu honek izen bat baino gehiago hartu ditu denborarekin, hala nola alderantzizko anorexia, Adonisen konplexua eta gizonezkoen anorexia.


Erreferentziak


Kanayama G, Pope HG. Gods, men, and muscle dysmorphia. Harv Rev Psychiatry. 2011;19:95-8.

Pope HG, Katz DL, Hudson JI. Anorexia nervosa and "reverse anorexia" among 108 male bodybuilders. Compr Psychiatry. 1993;34:406-9.