Bidezko merkataritzako elikagaiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Herrialde garatuetan kontsumitzen diren elikagaietako batzuk Hirugarren Munduan ekoizten dira, eta, askotan, langileen lan-eskubideak edo ingurumena zaindu gabe ekoitzi ere. Gainera, elikagaiaren amaierako prezioaren parte nagusia elikagaia inportatzen duen edo jatorriko herrialdean transformatzen duen enpresa multinazionalak bereganatzen du. Hegoaldeko ekoizleen eta Iparraldeko kontsumitzaileen artean merkataritza-harreman bidezkoagoak eratzeko sortu zen bidezko merkataritza. Hala, adibidez, ohiko kafeagatik kontsumitzaileak ordaintzen duen euro bakoitzeko 2 zentimo besterik ez du jasotzen nekazariak, eta transformazio-industriak 64 zentimo; bidezko merkataritzako kafearen kasuan, berriz, nekazariak 33 zentimo jasotzen ditu.


Horrelako elikagaien printzipioak hauek dira:


  • langileek soldata eta lan-baldintza duinak izan behar dituzte,
  • gizonezkoek eta emakumezkoek soldata berdina izan behar dute,
  • haurren lan-esplotaziorik ezin da izan,
  • produktuak erakunde demokratikoek —adibidez, kooperatibak— ekoitzi behar dituzte,
  • erakunde horiek lortzen dituzten etekinen parte bat gizarte-hobekuntzetara bideratu behar da,
  • ekoizpen-prozesuak ingurumena zaindu behar du,
  • produktuek kalitatekoak izan behar dute.


Bidezko merkataritzako produktu gehienak, % 69 inguru, elikagaiak dira; kafea da garrantzitsuena. Zigilu bereizgarri batez identifikatuta daude: Fairtrade. Elikagai baten gizarte-kalitatea bermatzen duen zigilu bakarra da.


Horrelako elikagaiak enpresa solidarioek inportatzen dituzte, eta Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen bidez (GGKE) merkaturatzen dira, nagusiki. Horrelako elikagaien kontsumoa handitzen ari da urtez urte.


Coordinadora Estatal de Comercio Justo. El Comercio Justo en España 2010. Crisis, impactos y alternativas. Barcelona: Icaria