Berhidratazioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Deshidratazio-prozesu batean —gehiegi izerditzeagatik edo beherakoagatik, adibidez— galdutako gorputzeko likidoak berritzea da.


Deshidratazio-mailaren araberakoa izaten da berhidratazio-tratamenduaren konplexutasuna. Hala, oro har, deshidratazio arinetan, nahikoa izaten da likidoak hartzea. Hobe da likido kantitate txikiak maiz hartzea (koilara bat edo xiringa bat erabiliz, haurren kasuan), aldi bakarrean likido kantitate handia sartzea baino. Merkatuan badira deshidratazio-prozesuak modu seguruan onbideratzen dituzten edariak eta soluzioak, ura, glukosa eta elektrolitoak ematen dituztenak.


Deshidratazioa ertaina edo larria denean, baliteke pazientea ospitalera eraman behar izatea eta likidoak zain barnetik eman behar izatea.

Erreferentziak


Macarulla MT, Portillo MP, 2008. Utilización del agua y regulación del equilibrio hidro-electrolítico. "Bases de la alimentación humana” V.M. Rodríguez, eta E. Simón koordinatzaileak, Netbiblo argitaletxea, A Coruña (Espainia)

Casellas F, 2008. Modificaciones dietéticas ante la diarrea. “Nutrición y dietética clínica” 2en edizioa. J. Salas-Salvadó argitaratzailea, Elsevier-Masson argitaletxea, Bartzelona (Espainia)