Berbaskosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bost monosakaridoz osatutako oligosakarido bat da: hiru molekula galaktosa, molekula bat glukosa eta molekula bat fruktosa.


Nagusiki, tuberkuluetan, errizometan eta hazietan aurkitzen da, heltzen ari diren bitartean, baita lekaleetan eta apo-belarrean ere (Verbascum thapsus).


Errafinosa eta estakiosa bezala, heste meharreko giza entzima gastrointestinalek ezin dute digeritu; beraz, heste lodira igarotzen da, eta han hartzitu, heste-mikrofloraren eraginez.


Erreferentzia


Los Carbohidratos en la nutrición humana: informe de una Consulta mixta FAO/OMS de expertos (1997)