Beherako kronikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Beherako kronikoa agertzen da lau astez baino gehiagoz (modu jarraituan edo aldizka) ohi baino maizago libratzen denean, gorozkien jariakortasuna handiturik eta/edo gorozki kantitatea egunean 200 g-tik gorakoa izanda. Jotzen da beherako kronikoaren prebalentzia % 4 eta % 55 artean dagoela Mendebaldeko populazioan.

Hainbat kausa izan ditzake beherako kronikoak, eta nutrizio-tratamendua desberdina da kasu bakoitzean. Beherakoa eragin duen mekanismoaren arabera, mota hauek bereizten dira: malabsortziozkoa (osmotikoa), jariatzailea, hanturazkoa eta mugikortasunaren asalduzkoa. Beherako kronikoa izanez gero, medikuarengana joan behar da, beherakoa zerk eragiten duen jakiteko, eta dagokion tratamendua egiteko.


Erreferentziak


Álvarez M, Miquel JF. Diarrea crónica.

López VB, Llames L. Diarrea aguda y crónica. Estreñimiento. Síndrome de intestino irritable. Enfermedad diverticular. En: En: Rodota LP, Castro ME. Nutrición Clínica y Dietoterapia. Ed. Médica Panamericana. Buenos Aires, 2012; pp. 432-33.