Beherako jariatzailea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Beherako jariatzailea beherako likido bat da, azido-base oreka eta oreka elektrolitikoa haustearen ondorioz agertzen dena.

Asaldu horren ondorioz, kloro edo bikarbonato gehiago jariatzen da, sodio-xurgatzea inhibitzen da, eta, hala, jariatze urtsuak sortzen dira. Infekzioek eragiten dituzte mota horretako beherako gehienak. Zenbait enterotoxinaren (batez ere, bakterio eta parasitoek sortuak) eta birusen eta heste-igarotzea erregulatzen duten errezeptoreen arteko interakzioak anioi-jarioa handitzea eragiten du. Enterotoxina eta birus horiek sodioa xurgatzeko bideak ere blokeatzen dituzte, jariatzea estimulatzeaz gainera.


Beherako jariatzaileen ezaugarri nagusiak bi dira: beherakoa ez da mozten barau eginda, eta gorozkietan elektrolito-kontzentrazio handia izaten da.


Erreferentziak


López VB, Llames L. Diarrea aguda y crónica. Estreñimiento. Síndrome de intestino irritable. Enfermedad diverticular. En: Rodota LP, Castro ME. Nutrición Clínica y Dietoterapia. Ed. Médica Panamericana. Buenos Aires, 2012; pp. 428-9.