Beherako infekziosoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Beherako infekziosoa eragile infekzioso batek (bakterio bat, birus bat edo protozoo-parasito bat) eragindako beherakoa da. Beherakoarekin batera, beste sintoma batzuk ere agertzen dira, hala nola goragalea, gonbitoak eta sabeleko mina.


Beherako infekziosoa heriotza-eragile nagusietako bat da garabidean dauden herrialdeetan. Oro har, iraupen jakin bat izaten du, eta ez du behar izaten azterketa osagarririk ez antibiotiko bidezko tratamendurik. Gorozkiekin batera, ur eta elektrolito asko galtzen da, eta horrek deshidratatzeko arrisku handia sortzen du. Gainera, beherakoak ondorio larriak izan ditzake nutrizioan, eta malnutrizioa ere eragin lezake, luze joz gero. Sukarrak, anorexiak eta gonbitoek katabolismo-egoera bat eragin dezakete, eta egoera horrek okerrera egin dezake hesteek atseden hartzeko egiten den barauarekin. Egoera hori saihesteko, garrantzitsua da garaiz berrelikatzea.


Erreferentziak


López VB, Llames L. Diarrea aguda y crónica. Estreñimiento. Síndrome de intestino irritable. Enfermedad diverticular. En: En: Rodota LP, Castro ME. Nutrición Clínica y Dietoterapia. Ed. Médica Panamericana. Buenos Aires, 2012; pp. 429.

Mataix J, Martínez de Vitoria E, Maldonado J. Diarrea. En: Mataix J. Nutrición y alimentación humana. II. Situaciones fisiológicas y patológicas. Ergon. Madrid, 2009; pp. 1275-89.