Behazuna
Jump to navigation
Jump to search
Gibelak etengabe sortzen eta jariatzen duen likido bat da, behazun-xixkuan/besikulan biltegiratzen eta 10 aldiz ere kontzentratzen dena. Handik, duodenora isurtzen da; bereziki, digestioa egiten den bitartean. Kolorez, hori berdexka da, eta zaporez, mikatza. Ura, behazun-azidoak eta -gatzak, kolesterola, lezitina, muzina, behazun-pigmentuak (bilirrubina, kasurako) eta elektrolitoak (hala nola sodio, potasio eta bikarbonatoa) ditu. Emultsionatzaile gisa jarduten du, eta, hala, dietako lipidoen absortzioa eta digestioa errazten ditu.
Erreferentzia
A. Esteller, E. Cabré y L. Peña. Nutrición en las enfermedades hepatobiliares. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.721-766. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.