Behazun-gatzak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gibelean sintetizatu eta behazun-besikulan/xixkuan biltegiratzen den gatz-substantzia, zeinari esker gertatzen baita emultsio bat dietako lipidoekin; hala, areagotu egiten da lipidoen azalera, eta errazagoa da lipidook lipasa entzimen eraginez digeritzea. Behazun-azidoak katioi batekin (gehienetan sodioa, baina potasioa ere izan daiteke) elkartzean sortzen dira behazun-gatzak. Behazun-xixkuan biltegiratutako eduki osoari behazun deritzo, eta, gatz horietaz gainera, kolesterolez, lezitinaz eta bilirrubinaz (behazunari kolore arrea ematen dion hondakin-produktua) osatuta dago.


Erreferentzia


Fundamentos de bioquímica metabólica|Teijón JM, Garrido A, Blanco D, Villaverde C, Mendoza C, Ramírez J. Fundamentos de bioquímica metabólica. Editorial Tébar. 2006.