Begetarianismoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Begetarianismoa da elikadura-dieta bat printzipio gisa duena janari-plan bat landare-jatorriko elikagaietan oinarritua: frutak, barazkiak, ale integralak, lekaleak, haziak eta fruitu lehorrak, eta animalia produktu gutxi edo bat ere ez. Dieta begetariano motak:


  • Begetariano hertsia, beganoa edo begetalianoa: landare-jatorriko elikagaiak baino ez dira sartzen dietan.
  • Laktobegetarianoa: elikagai begetalak eta esneki batzuk edo denak sartzen dira dietan.
  • Laktoobobegetarianoa: elikagai begetalak, esnekiak eta arrautzak sartzen dira dietan.


Ondo planifikatutako dieta begetariano hertsi bat, beste motako dieta begetarianoak bezala, bizitza-zikloko etapa guztientzako egokia izan daiteke, haurdunaldia, edoskitzaroa, haurtzaroa eta nerabezaroa bezalako behar nutritibo haundiko etapak barne.


Era berean, ondo planifikaturiko dieta begetarianoak osasungarriak dira eta gaixotasun batzuen prebentzio zein tratamendurako onuragarriak dira. Dieta hauek gantz ase, kolesterol eta animalia jatorriko proteina kopuru txikiagoa eta aldi berean karbohidrato, elikadura-zuntza, magnesio, potasio, azido foliko edo C eta E bitaminak bezalako antioxidatzaile kopuru haundiagoa ematearen onura nutrizionala daukate. Hala ere, badaude eskas suertatu daitezkeelako begetarianoentzat garrantzitsua diren beste nutriente batzuk, proteinak, burdina, zinka, iodoa, kaltzioa, D bitamina, erriboflabina, B12 bitamina, A bitamina eta n-3 gantz-azidoak besteak beste.


Arrazoi horregatik, nutriente berezieren baten beharra betetzeko elikagai indartuak edo dieta-gehigarriak erabiltzea gomendatzen da kasu batzutan.


Erreferentzia


Simón E y Zabala A, 2008. Hábitos dietéticos y tipos de alimentación alternativa. En "Bases de la alimentación humana” Coordinadores V.M. Rodríguez, y E. Simón Ed. Netbiblo, La Coruña (España)