Bazilo-disenteria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bazilo-disenteria Shigella generoko bakterioek sortzen duten gaixotasuna da.

Higiene ezaren ondorioz kutsatutako elikagaiek transmititu ahal dituzte bakterioak.

Orokorrean gaixotasun arina da, baina lantzean behin sintoma larriagoak eragin ditzake, batik bat, umeengan.

Sintomak (beherakoa eta sabeleko mina) bat-batean agertzen dira. Beherako-gorozkiak maiz egoten dira odolaz eta mukiez nahastuta. Sintoma ohikoenak honako hauek dira: sukarra (ume txikietan 40ºC-koa ere izan daiteke), hotzikara, gose eza, ondoeza, buruko mina eta lozorroa. Inoiz larriagoak izan daitezke sintomak.