Barrukiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Barrukiak dira gizakiek kontsumitzen dituzten animalia-espezie guztietako animalietatik (behiak, ardiak, txerriak, ahuntzak, zaldiak eta eskortako animaliak, ile- eta luma-ehizakiak, eta itsas ugaztunak) ateratako zati jangarri guztiak, kanalaren baitan ez daudenak.

Barrukien baitan honako hauek daude: gibela, barea, giltzurrunak, ganglioak, birikak, bihotza, burmuinak, muina, guruinak (timoa, tiroidea, area, suprarrenalak, barrabilak), hausnarkarien urdail eta hesteak (tripakiak eta gallinejak), txerri-azala, hankak (tripakiak, gelatinak eta txerri-hankak), tripak, maskuriak, burua, mingaina eta odola. Higiene-baldintza egokietan hildako animalietatik aterako dira, betiere animaliak giza kontsumorako egokitzat jo badira. Gainera, ez dute lesiorik, gaixotasun infektokutsagarririk eta parasitariorik izango.