Barazkiak

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Izen generiko hori erabiltzen da gehienetan baratze eta lur ureztatuetan landatzen diren eta giza elikaduran —gordinik edo kozinatuta—erabiltzen diren landare belarkarak izendatzeko: alberjiniak, piperrak, tipulak, azenarioak, aza, azalorea, kalabaza, luzokerra eta abar.

Talde horretakoak dira barazki berdeak, landarearen zati berde jangarriak: hostoak (hala nola zerbak, ziazerbak, eskarola, berroak eta letxuga-barietate guztiak), zurtoinak, infloreszentziak (hala nola orburuak) eta abar.

Hirugarren talde batekoak dira lekale berdeak; esate baterako, lekak, babak eta ilarrak.

Produktu fresko gisa kontsumitzen dira gehiena, baina deshidratatuta, kontserban edo izoztuta ere merkaturatu daitezke. Merkaturatzeko, osorik, sano eta garbi egon behar dute, eta ez dute izan behar ez kalterik, ez usain edo zapore arrarorik.

Elikagai horiek nutrizio-piramidearen bigarren mailan daude, ur asko (% 80), bitaminak (A bitamina, kolore gorri-laranjakoek bereziki; C bitamina; E bitamina; K bitamina, eta, B taldeko bitaminen artean, azido folikoa) eta mineralak (potasioa eta magnesioa) dituztelako; horregatik, elikagai erregulatzailetzat hartzen dira. Kaloria gutxiko elikagaiak dira; izan ere, ia ez dute lipidorik beren konposizioan, eta proteinarik ere ia batere ez, baina zuntzetan aberatsak dira. Mota askotakoak direnez, oso erakargarriak dira, zapore eta aromak ematen baitizkiote dietari, baita askotariko koloreak ere, konposizioan dituzten pigmentuak direla eta.


Erreferentziak


Etaio, I. y Rodríguez Rivera. V.M. Frutas, verduras y hortalizas en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago