Baraua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Janari ororen eta, kasu batzuetan, edariaren aldi bateko abstinentzia. Ikuspegi fisiopatologikotik, gaua jan gabe igaro ondoren goizean izaten den egoera metabolikoa da.

Barauak zenbait mekanismo metaboliko moldakor aktibatzen ditu, aldatu egiten direnak barauak irauten badu. Luzera, zenbait prozesu geratu egiten dira, hala nola glukogenoaren degradazioa (glukogenolisia); beste batzuk areagotu egiten dira, lipidoen degradazioa adibidez (lipolisia); eta beste prozesu batzuk agertzen dira, glukosaren sintesia kasurako (glukoneogenesia).

Aldaketak izaten dira, halaber, garunak eta muskuluek kontsumitzen dituzten energia-substratuetan, baita energia ekoizteko erabiltzen den gordailuan ere. Energia gantz-azidoetatik lortzen da, eta ez glukosatik. Hori dela eta, gorputz zetonikoak ekoizten dira, zeinek ondorio kaltegarriak baitituzte organismoan.


Erreferentziak


Albero R, Sanz A, Playan J. Metabolismo en el ayuno. Endocrinol Nutr 2004; 51(4):139-48.