Balorazio Global Subjektiboa (BGS)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Balorazio Global Subjektiboa nutrizio-egoera ebaluatzeko pronostiko-metodo bat da. Jatorrian kirurgia gastrointestinala egin zaien pazienteentzat diseinatu bazen ere, gaur egun paziente guztiei aplikatzen zaie.


Historia klinikoko eta behaketako datuak erabiliz, balorazio subjektibo bat diseinatu zen, eta pazienteak taldetan sailkatu ziren. Balorazio horren iragartzeko balioa beste teknika batzuekin alderatuta, ondorioztatu zen BGSari esker errazago aurreikusi zirela konplikazioak beste balio hauek erabilita baino: albumina, transferrina, pisua, kreatinina/garaiera indizea, garaiera / nutrizio-indize pronostikoa.


BGSarekin, zenbakizko puntuazio bat lortzen da, eta, haren bidez, paziente bakoitzaren nutrizioan zenbateraino esku hartu ebalua daiteke. Pazienteak sortutako Balorazio Global Subjektiboan (BGS-PS), pazienteak berak betetzen du galdetegiaren lehen zatia, alegia, historia klinikoari buruzkoa. Medikuak, berriz, zeinu fisikoei dagokien atala betetzen du.


Erreferentziak


Iglesias ML. Evaluación nutricional. En: Rodota LP, Castro ME. Nutrición Clínica y Dietoterapia. Ed. Médica Panamericana. Buenos Aires, 2012; pp. 62-3.