Bakterio-kutsadura

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bakterio-mikroorganismoek (Salmonella, Listeria, Escherichia coli, eta abar) eragindako kutsadura da. Bakterio-kutsadura elikagaien edo uraren kalitatearen edo osasungarritasunaren adierazle gisa erabil daiteke. Elikagai baten bakterio-kutsadura elikagaien berezko ezaugarrien (azidotasuna, tenperatura, bakterioentzako dituen nutrienteak, eta abar) eta elikagaiak jasaten dituen prozesu teknologikoen (izoztea, manipulatzea, prestatzea eta abar) araberakoa izango da.