B1 bitamina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Tiamina edo antiberiberina bitamina hidrodisolbagarri bat da; nagusiki, erraietan, gorringoan, arrainetan, landareetan (hala nola zerealetan) eta garagar-legamian dago. Gainera, kantitate txiki bat heste-florak sintetizatzen du.


Egunean 1,1-1,2 mg B1 bitamina hartzea gomendatzen da gizonezkoen kasuan, eta 0,8-0,9 mg emakumeen kasuan. B1 bitaminaren eskasiak beriberia eragiten du, baina gutxitan gertatzen da hori, desnutrizio-arazoak dituzten adineko pertsonetan eta alkoholiko kronikoetan salbu. Ohiko sintomak pisu galera, muskuluen ahulezia eta min gastrointestinalak dira .


Erreferentziak


Rodriguez V. M.& Simon E.(2008).Bases de la Alimentación Humana ed. Netbiblo S.L.

Mahan, L. K. & Escott-Stump, S. (1998). Nutrición y Dietoterapia de Krause (9na. ed.) McGraw-Hill Interamericana