Azido urikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoak gernuaren bidez kanporatu behar dituen substantzia nitrogenatuak (nagusiki, proteinak eta azido nukleikoak) degradatuta lortzen den azken produktua.


Odoleko azido uriko mailak 3,5 eta 7,2 mg/dL bitartean egon behar du. Odoleko azido uriko mailek gora egiten dutenean (hiperurizemia), azido hori eta haren gatzak (uratoak) kristal gisa hauspeatzen dira giltzadura-kartilagoetan, giltzurrunetan eta gernu-maskurian, eta gaixotasunak sortzen dira gune horietan.


Hiperurizemiaren edo hezueriaren tratamenduan, garrantzitsuena terapia farmakologikoa da, baina terapia nutrizionalak ere lagundu dezake farmako batzuen jardueran. Haragia, arraina, itsaskiak, erraiak, hestebeteak, kafea eta edari alkoholdunak saihestu behar dira. Eta fruten, barazkien eta uraren kontsumoa areagotu.


Erreferentziak


Lehninger, Albert L. (2009). Principios de Bioquímica: Lehninger. Ed Omega Espanha.

Franzese, T.A. (2001), “Nutrioterapia médica en transtornos reumáticos” en: L.K. Mahan y S. Escott-Stump (eds). Nutrición y dietoterapia de Krause. Ed McGraw-Hill Interamericana, Madrid.