Azido oxalikoa
Azido oxalikoa landare askotan dagoen azido organiko bat da, zenbait mineral —burdina, kaltzioa, magnesioa eta beste— asimilatzea eragozten duena haiekin gatzak (oxalatoak) sortzen dituelako.
Oxalato-kontzentraziorik handiena (100 mg/100 g baino gehiago) duten landareak ziazerba, erremolatxa eta kakao-hautsa dira. Kontzentrazio hain handia ez dutenen artean (10-100 mg/100 g), berriz, hauek daude: porrua, mugurdia, eskarola, kuia eta apioa.
Giltzurrun-harriak izanez gero, baldin eta kaltzio-oxalatozkoak badira (arruntenak), komeni da kaltziotan edo azido oxalikotan aberatsak diren elikagaiak murriztea dietan.
Erreferentziak
Fennema OR. 1993. Química de los Alimentos (Texto original: Food Chemistry, Second Edition Revised and Expanded, Ed. Marcel Dekker, Inc., 270 Madison Avenue, New York, NY, USA). Editorial ACRIBIA, S.A. – Royo, 23, 50006 Zaragoza, España.