Azido lipoikoa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Ezaugarri antioxidatzaileak dituen konposatu bat da, gibela eta beste organo batzuk zenbait toxinatatik babesteko funtzioa duena, besteak beste. Gainera, azido lipoikoa energiaren metabolismoarekin erlazionatu da. Dena dela, molekula honen erabilera nagusia terapeutikoa da; izan ere, diabetesa eta neuroendekapenezko zenbait gaixotasun —hala nola alzheimerra— tratatzeko erabil daitezkeen farmakoen taldekoa da.


Gizakia nahikoa azido lipoiko sintetizatzeko gai da. Elikagai askotan ere badago, hala ere; besteak beste, hauetan: gibela, giltzurruna, ziazerbak, brokolia eta legamia-estraktua.


Erreferentzia


Goraca A, Huk-Kolega H, Piechota A, Kleniewska P, Ciejka E, Skibska B, 2011. Lipoic acid – biological activity and therapeutic potential. Pharmacological Reports, 63:849-858.

Holmquist L, Stuchbury G, Berbaun K, 2007. Lipoic acid as a novel treatment for Alzheimer’s disease and related dementias. Pharmacol Ther. 113: 154–164.

Kohlmeier M, 2003. Fat-soluble vitamins and non-nutrients. En: “Nutrient metabolism”. Academic Press, Amsterdam (Paises Bajos).

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago