Atmosfera babeslean ontziratzea

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Atmosfera babeslean ontziratzea elikagaiei luzeago iraunarazteko modu bat da. Era askotako produktuekin erabiltzen da (landareak, okelak, arrainak, esnekiak, etab.) Elikagaiaren kalitatea mantentzea eta haren merkatu-bizitza luzatzea da helburua; aireko ontziratze tradizionalaren aldean, bikoiztu edo baita hirukoiztu ere egin daiteke bizitza.

Ontziratze mota hau egiteko, paketean dagoen airea kendu behar da, osorik edo partez; ondoren, elikagaiaren propietateen arabera hautatutako gas bat edo gas-nahastura bat injekta daiteke, edo ez. Zer aldaketa egin diren, hiru atmosfera aldatu mota bereizten dira:

-Hutsa: ontziaren barneko airea erabat ateratzen denean.

-Atmosfera kontrolatua: airea atera ondoren gas bat edo gas-nahastura bat injektatzen denean eta etengabe kontrolatzen denean elikagaiaren bizitza erabilgarri osoan.

-Atmosfera aldatua: ontziko airea atera eta atmosfera bat (gas bat edo gas-nahastura bat) sartzen denean. Atmosfera horren konposizioa ezin da kontrolatu denboran zehar.

Gehien erabiltzen diren gasak oxigenoa, karbono dioxidoa eta nitrogenoa dira, baina beste gas batzuk ikertzen ari dira, elikagaiak atmosfera babestuetan kontserbatzeko propietate oso interesgarriak baitituzte, hala nola karbono monoxidoa, argona eta helioa, besteak beste.


Errefrentziak


García E; Gago L; Fernández JL. 2006. Tecnologías de envasado en atmósfera protectora. Informa de Vigilancia Tecnológica. (Coord., Fundación para el conocimiento madri+d CEIM). Dirección General de Universidades e Investigación (M-42.918-2006).

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago