Aspartamoa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Aspartamo edulkoratzaileak mahaiko azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da. Edulkoratzaile hori herrialde askotan erabili izan da 20 urtez baino gehiago, eta baimenduta dago elikagaietan erabiltzea.


“Aspartamo” izen generikoaren edo E(E-951) zenbakiaren bidez izendatzen da.


Gaur egungo Eguneko Ingesta Onargarria (ADI) 40 mg-koa da gorputz pisuko kiloko eta eguneko, eta EFSAk ondorioztatu du ADI hori segurua dela herritarrentzat oro har, fenilzetonuria (PKU) pairatzen duten pertsonetan izan ezik. Kasu horietan ezin da aplikatu ADIa; izan ere, pertsona horiek dieta zorrotza behar dute, fenilalanina gutxiko dieta. Fenilalanina aminoazido bat da, aspartamoa degradatzean sortzen dena.


Hori guztia aintzat hartuta, EFSAk honako hau baieztatzen du:


Aspartamoa eta bere degradazio-produktuak seguruak dira giza kontsumorako gaur egungo esposizio-mailetan.


Erreferentziak


FAQak – Aspartamo - EFSA

Aspartamo edulkoratzailearen azken ebaluazioa – EFSA

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago