Asetasuna
Jump to navigation
Jump to search
Betekada-egoera. Giza gorputzaren pertzepzio bat, berehala elikagairik irensteko beharrik ez izatearena. Organismoaren erantzun homeostatiko bat da, nutriente-beharra asetzen denean oreka berrezartzeko helburua duena.
Prozesu aktibo bat da, konpromiso neuronal konplexu bat behar duena eta, azkenean, irensteko jarrera inhibitzea eragiten duena. Animalietan, asetasun-zentroa hipotalamoko nukleo infundibularrean dago.
Erreferentziak
Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.