Asegabetzea

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Asegabetze terminoa gantz-azidoen lotura bikoitzei dagokie.


Esaten da gantz bat asegabea dela 1 (monoasegabea) eta 6 (poliasegabea) lotura bikoitz artean dituenean. Lotura bikoitzen kopuru bera duten gantz-azidoen artean badira aldeak lehen lotura bikoitzaren kokagunearen edo posizioaren arabera (omega zenbakia). Hala, omega-9, omega-6 eta omega-3 motako gantz-azidoak daude.

Hona hemen zenbait adibide eta ahuen garrantzi nutrizionala:

omega-9 - Oleikoa - Oliba-olioa - Odoleko kolesterola maila normaletan mantentzen laguntzen du.

omega-6 - Linoleikoa - Ekilore-olioa - Esentziala gizakientzat. Odoleko kolesterola maila normaletan mantentzen laguntzen du.

omega-6 - Arakidonikoa - Mortierella alpina onddoa, okelak eta arrainak - Oraingoz, EFSA (European Food Safety Authority) erakundeak ez dio osasunerako efektu onuragarririk aitortzen.

omega-3 - Linolenikoa - Liho-olioa - Esentziala gizakientzat. Odoleko kolesterola maila normaletan mantentzen laguntzen du.

omega-3 - EPA, DHA - Arrain urdinaren olioa - Garunaren, ikusmenaren eta bihotzaren funtzionamendu normalari laguntzen diote.


Erreferentziak


Barrón LJR. 2008. Lípidos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 197-209.

Reglamento (UE) nº 432/2012 de la Comisión, de 16 de mayo de 2012, por el que se establece una lista de declaraciones autorizadas de propiedades saludables de los alimentos distintas de las relativas a la reducción del riesgo de enfermedad y el desarrollo y la salud de los niños.''

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago