Arrauzkiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Arrautzari azala kenduta, giza kontsumorako osagai hauek lor ditzakegu: zuringoa, gorringoa eta bi horien proportzio desberdinetako nahasturak. Osagai horiekin batera, beste elikadura-produktu edo gehigarri batzuk ere erabil daitezke. Hainbat egoeratan ager daitezke produktuok: likido-egoeran, kontzentratuta, lehortuta, kristal-egoeran, izoztuta edo koagulatuta.


Bestalde, arrauzkitzat har daitezke arrautzaren osagai batzuk ere, arrautzatik atereak, hala nola proteinak (lisozima, oboalbumina) edo lipidoak (lezitina). Adibidez, hauek merkaturatzen dira: arrautza egosiak, osoak, zuritu eta ontziratuak, egosi eta barra-forma emandakoak (xerratan moztu daitezkeenak), arrautza-nahaski pasteurizatuak...


Beste batzuetan, arrautzaren zuringoarekin eta gorringoaren ordez beste osagai batzuk erabilita (hala nola esne gaingabetua, landare-olioak, mineralak eta/edo bitaminak) egiten dira. Modu horretan, koipe gutxiago dute arrauzkiek, eta, batez ere, kolesterol gutxiago. Mota horretako produktuak asko erabiltzen dira jatetxeetan eta sukalde handietan, jakien segurtasun mikrobiologikoa bermatzeko.


Konposizioari esker, arrautzaren deribatuak egokiak dira oso proteina-kalitate txikiko elikagaiak indartzeko.


Erreferentziak


Albisu Aguado, M. Huevos y ovoproductos en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Ruiz Lopez, M.D. Huevos y ovoproductos en Gil A. Tratado de nutrición. Tomo II. Editorial Médica Panamericana. Madrid 2010.