Arrautzak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Arrautza izendapen generikoa oilotik (Gallus gallus) soilik datorrenari dagokio. Beste hegazti-espezie batzuen arrautzak (antzara, eperra, galeperra, etab.) zer espezietatik datozen adieraziz izendatzen dira. Adibidez: ostruka-arrautza.

Beraz, arrautzak aipatzean, oilo-arrautzak adierazten dira, azal eta guzti, hautsi, txitatu edo egosi gabe. Egoera naturalean giza kontsumorako erabil daitezke, edo elikadura-industriek erabiltzeko (arrauzkiak).

Arrautzak hiru parte ditu, ongi bereiziak: azala edo oskola, zuringoa eta gorringoa. Giza kontsumorako, azken biak erabiltzen dira.

Arrautzen konposizio kimikoa —eta, beraz, nutriente kantitatea— ez da konstantea, zeren arrautzaren pisuaren, manipulatze- eta biltegiratze-kondizioen, arrazaren, oiloen elikaduraren eta abarren araberakoa baita. Arrautzaren osagai nagusia ura da. Aipagarria da haren konposizioan balio biologiko handiko proteinak daudela, hala zuringoan nola gorringoan. Lipidoak gorringoan daude, batez ere; gantz-azido aseen proportzio handiko triziglizeridoz osatuta daude. Beste osagai batzuk hauek dira: fosfolipidoak —garrantzitsuena fosfatidilkolina (lezitina) da— eta kolesterola. Halaber, bitaminen eta mineralen iturri garrantzitsua dira.


Erreferentziak


Albisu, M. Huevos y ovoproductos en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Gil Hernández, A. Tratado de Nutrición. Tomo II. Composición y Calidad Nutritiva de los Alimentos. Acción Médica. Sevilla. 2005.

Mataix Verdú. Tablas de composición de Alimentos. 4ª Ed. Editorial Universidad de Granada. Granada.2003.