Arrain zuria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gantz gutxi duten arrainei esaten zaie arrain zuri. Espezie hauetan, lipido- edo gantz-edukia ez da % 2tik gorakoa, eta oso erraz digeritzen dira. Arrain zurian, gantza gibelean, giharretan eta gonadetan egoten da, batez ere.


Arrain zuriak dira hauek guztiak: legatza, merlenka, paneka, bakailaoa, bakalada, abadira, mihi-arrain buruhandia, oilarra, mihi-arraina, lupia, zapoa, berrugeta, mero beltza, korrokoia.


Erreferentziak


Martínez Gonzalez, O y Casas Valencia, C. Pescados, mariscos y derivados en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.