Aroma (gehigarria)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ohikoa da, transformazio-prozesuan, elikagaiek beren ezaugarri organoleptikoak gutxiago edo gehiago galtzea, baita espero ez den zapore edo usain bat hartzea ere. Halakoetan, aroma bat eransteak elikagaien ezaugarri organoleptikoak areagotu, murriztu edo aldatu egin ditzake.


Askotariko aromak daude:


  • Substantzia aroma-emaileak: propietate aroma-emaileak dituzten substantzia kimiko jakinak dira. Jatorri naturalekoak zein sintetikoak izan daitezke.
  • Prestakin aroma-emaileak: jatorri naturaleko substantziak nahasiz osatutako produktuak dira. Elikagaietatik zein elikagai ez diren beste material natural batzuetatik lor daitezke.
  • Prozedura termikoz lortutako aromak: berez propietate aroma-emailerik ez duten osagaiak nahasiz eta berotuz lortutako produktuak.
  • Ke-aromak: ke kondentsatua zatikatuz eta araztuz lortutako produktuak.
  • Aroma-aitzindariak: elikagaiaren transformazioan, hausten direlako zein beste osagai batzuekin erreakzionatzen dutelako, aromak sortzen dituzten produktuak dira, nahiz eta berez propietate aroma-emailerik ez izan.
  • Bestelako aromak: aurreko definizioetan sartzen ez diren aromak.
  • Aroma-nahasturak: arestian definitutako aromen konbinazioak.


Gehigarri hauek jatorri naturalekoak nahiz sintetikoak izan daitezke, eta agintaritza eskudunaren baimena izan behar da elikadura-gehigarri gisa erabili ahal izateko. Substantzia aroma-emaileek E-xxx kodea dute etiketan.


Erreferentziak


Deleuze Isasi, P. Legislación Alimentaria. Código Alimentario Español y disposiciones complementarias. 7ª ed. Ed. Tecnos. Madrid. 2006.

AESAN