Ariketa anaerobikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Intentsitate ertain-altuko ariketa, energia-iturri nagusitzat glukosa edo zelula barneko molekula energiaz aberatsak (ATPa, fosfokretina) erabiltzen dituena eta azido laktikoa sortzen duena.


Oso denbora laburretan egiten da, eta energia-eskaera handiarekin (intentsitate biziko ariketak), edo bide aerobikoa agortu ondoren. Ondorioz, koipeak ezin dira oxidatu, eta glukosaren eta glukogenoaren metabolismo anaerobikotik atera behar da energia, errendimendu energetikoa ariketa aerobikoarena baino txikiagoa izanik.


Ariketa anaerobikoen adibideak: pisuak altxatzea, abiadura-lasterketak eta denbora laburrean ahalegin handia eskatzen duten ariketak. Horrelako ariketak onak dira muskulu-hezurretako sistema lantzeko eta sendotzeko (suspertzea).


Erreferentzia


Ejercicio físico y salud en poblaciones especiales. EXERNET 2011. Consejo superior de deportes. Catálogo general de publicaciones oficiales