Antropometria
Jump to navigation
Jump to search
Antropologia biologikoaren edo fisikoaren partea, gizakiaren neurriak aztertzen edo analizatzen dituena gizabanakoen, taldeen, arrazen eta abarren artean desberdintasunak ezartzeko. Antropometriak neurketa horiek egiteko ezagutzak eta teknikak lantzen ditu, tratamendu estatistikoa barne, hartutako datuak ikertu, bildu eta analizatzeko.
Datu antropometrikoak hartzeko, bi dimentsio edo neurri mota daude:
- estatikoak (estrukturalak)
- dinamikoak (funtzionalak)
Dimentsio estatiko edo estrukturalak giza gorputzaren neurriak dira, hala nola garaiera, bateko eta besteko perimetroak edo gorputz-masa.
Dimentsio dinamiko edo funtzionalak giza gorputzaren edo haren parteen higiduratik lortzen diren neurriei aplikatzen zaizkie.
Erreferentziak