Anilina

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Anilina likidoa koloregabe eta horixka artekoa da, eta usain berezia du. Amina aromatiko arruntena da. Giro-tenperaturan ez da erraz lurruntzen. Anilina uretan disolbagarri xamarra da, eta erraz disolbatzen da disolbatzaile organiko gehienetan.

Fenilamina eta aminobentzeno izenekin ere ezagutzen da. C6H6NH2 formula kimikoa eta 62-53-3 CAS zenbakia dagozkio.

Anilina hainbat produktu ekoizteko erabiltzen da: nekazaritzarako produktu kimikoak, herbizidak, antioxidatzaileak, egonkortzaileak kautxuaren industrian, pintura sintetiko eta bernizak, lehergaiak, poliuretano-aparra, etab.

Anilinarekiko esposizio nagusia lantokiari dagokio, batik bat pinturak, bernizak, herbizidak eta lehergaiak bezalako produktuak ekoizten diren lekuetan lan egiten duten pertsonentzat. Tabakoa ere bada anilina-iturria; hortaz, erretzaileen edo tabakoaren kea arnasten dutenen esposizioa handiagoa da. Hondakindegietatik edo hondakin arriskutsuak kontrolik gabe pilatzen diren lekuetatik hurbil bizi direnek ere ohikoak baino anilina-maila handiagoak izan ditzakete.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago