Anemia kaltegarria

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Anemia megaloblastiko mota bat da, faktore intrintsekoaren faltagatik (urdaileko mukosak ekoizten duen eta B12 bitamina xurgatzen laguntzen duen glikoproteina) B12 bitaminaren malabsortzioa gertatzen denean agertzen dena.


Anemia mota hau mukosa gastrikoaren atrofiaren ondorio izaten da, eta gizonezko baino emakumezko gehiagori eragiten die; bereziki, 40 urtetik gorakoei. Sintomak pixkanaka agertzen dira, gibeleko B12 bitamina-biltegia agortu ahala. Sintoma neurologikoak agertzen dira anemia diagnostikatu aurretik.


Oso garrantzitsua da diagnostiko goiztiarra, alterazio neurologikoek ez baitute atzera bueltarik. B12 bitaminaren urritasuna detektatzeaz gainera, gastroskopia eta biopsia ere egiten dira, mukosa gastrikoaren atrofiarik dagoen ikusteko.


Anemia kaltegarriaren diagnostikoa berretsi, eta folatoak ematea saihestu behar da; izan ere, anemia konpon dezakete, baina lesio neurologikoak larritu. Anemia kaltegarriaren tratamenduak hiru helburu ditu:

  • anemia konpontzea
  • sintomatologia neurologikoa prebenitzea eta egonkortzea
  • B12 bitaminaren mailak normalizatzea


Erreferentziak


Reinoso Pérez FL, Rivas Pollmar IR, de Paz Arias R, Hernández Navarro F. Diagnóstico y tratamiento de las anemias megaloblásticas. Medicine 2008;10:1326-33.

De Paz R, Hernández-Navarro. Manejo, prevención y control de la anemia perniciosa. Nutr Hosp. 2005;XX(6):433-35.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago