Anemia ferropenikoa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Mundu osoan prebalentziarik handiena duten nutrizio-eskasietako bat da anemia ferropenikoa. Kalkuluen arabera, munduko biztanle guztien % 15i erasaten dio, baina alde handiak daude lurraldetik lurraldera. Garabidean dauden herrialdeetan, biztanleen % 25-50ek du anemia ferropenikoa; herrialde garatuetan, berriz, % 2-26k. Burdina-eskasia ferritina gisa biltegiratutako burdina gutxitzean hasten da; gero, odoleko burdina-maila jaisten da (ferropenia); eta, azkenik, hemoglobina gutxitzen da, eta anemia ferropenikoa sortzen.


Sintoma eta zeinu hauek ditu anemia ferropenikoak: nekea, jokabide-aldaketak, immunitate-funtzioaren galera, zurbiltasuna, eta abar.


Burdina-eskasiak arrazoi batek baino gehiagok eragin dezakete:

  • Odol-galera fisiologikoak (hileko ugariak, adibidez) edo patologikoak (ultzera peptikoa edo haren antzeko asalduak, esate baterako).
  • Burdina gutxi barneratzea: dieta orekatu eta askotariko batek giza organismoak behar duen adina burdina ematen du. Gerta liteke, ordea, dieta begetarianoek edo hipokalorikoek nahikoa ez ematea. Bestalde, dieta desorekatu eta elikagai mota gutxikoek areagotu egiten dute burdina-eskasia izateko arriskua.
  • Beharrak handitzea: bizitzako zenbait etapatan —hala nola lehen haurtzaroa, nerabezaroa, haurdunaldia eta edoskitzaroa—, burdina-behar handiagoa izaten da, hazteko, ehun berriak sintetizatzeko eta odol-bolumena handitzen delako. Egoera horietan, arrisku handia egoten da burdina-eskasia izateko.
  • Absortzioa murriztea: kausa hau ez da aurretik aipatutakoak bezain ohikoa, baina agertzen da burdina xurgatzea eragozten duten digestio-sistemako arazoen kasuan.


Erreferentziak


Mahan, L.K, Escott-Stump, S. (2009). Krause Dietoterapia. 12ª ed. Elsevier Masson, Barcelona

Salas-Salvado, J. et al. (2008). Nutrición y Dietética Clínica. 2ª ed. Elsevier Masson, Barcelona

Mataix, J. (2009). Nutrición y alimentación humana. Vol. I y II. 2ª ed. Ed. Ergon, Madrid

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago