Anafilaxia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

E immunoglobulinaren eraginez I motako hipersentikortasuna eragiten duen immunitate-erreakzio larria; alergiarekin gertatzen ez den bezala, sistema organiko bati edo gehiagori eragiten die (arnasa-sistema, sistema baskularra, kardiakoa, etab.).


Zantzu klinikorik ohikoenak dira urtikaria (azkura eragin dezakeen larruazaleko lesioa) eta angioedema (urtikariaren antzeko hantura bat, larruazalpean agertzen dena).


Ia kanpoko edozein agentek eragin dezake anafilaxia; besteak beste, zenbait elikagaik, hala nola esneak, arrautzek, itsaskiek, arrainak, lekaleek eta intxaurrek.


Hasierako tratamendua epinefrina (adrenalina) izeneko farmako bat ematea izaten da, shock anafilaktikoa saihesteko.


Erreferentziak


Egea EE, Egea EA, Garavito de Egea G. Anafilaxis, estado del arte. Salud Uninorte. Barranquilla (Col.), 18: 30-40, 2004