Anabolizatzailea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ehunen hazkundeari, hau da, anabolismoari laguntzen dion substantzia.


Kirol-errendimendua hobetzeko erabilitako lehenengo konposatuak izan dira. Muskulu-masa eta indarra handitzen dute, eta, gainera, efektu antianemikoa izan dezakete. Anabolizatzaileak hartuz gero, gorputza lehenago susper daiteke intentsitateko entrenamenduen ondoren, murriztu egiten baitu min-sentsazioa, eta neke-maila beheratu.


Kirolean erabiltzea dopintzat hartzen da, eta debekatuta dago. Gainera —eta garrantzitsuena—, osasunerako arriskugarria da, koagulazioan eta metabolismoan arazoak sortzen baititu, eta depresioa, euforia, suminkortasuna, hiperaktibitatea, loaren asalduak, haluzinazioak eta antsietatea.


Gehien erabiltzen diren anabolizatzaile-taldeetako bat esteroide anabolizatzaileak dira, hala nola testosterona gizonezko-hormona, muskuluen tamaina handitzeko erabiltzen baita.


Erreferentzia


Kuhn C, Swartzwelder S, Wilson W (2003). Anaboli-zantes, Estimulantes y Calmantes en la Práctica Deportiva.Información Fidedigna sobre Medicamentos, Suplementos y Entrenamiento dirigidos a los Atletas. Ed Paidotribo.