Aminoazidoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Aminoazidoak konposatu organikoak dira, eta proteinak sortzeko konbinatzen dira. Aminoazidoak zein proteinak ezinbestekoak dira bizitzarako. Giza gorputzak aminoazido ugari behar izaten ditu, besteak beste, elikagaiak txikitzeko, hazteko, gorputzeko ehunak sendatzeko etab.

Hiru aminoazido-mota daude:

  • Nahitaezko aminoazidoak:

Nahitaezko aminoazidoak ezin ditu gorputzak sortu. Ondorioz, elikagaietatik hartu behar ditugu. Hauek dira oinarrizko 9 aminoazidoak: histidina, isoleuzina, leuzina, metionina, fenilalanina, treonina, triftofano eta balina.

  • Nahitaezkoak ez diren aminoazidoak:

Aminoazido hauek gure gorputzak sortzen ditu modu naturalean. Honako hauek dira: alanina, asparagina, azido aspartikoa eta azido glutamikoa.

  • Aminoazido baldintzatuak:

Ez dira nahitaezko aminoazidoak, gaixotasun edo estres egoeratan ez bada. Hauek dira aminoazido horiek: arginina, zisteina, glutamina, tirosina, glizina, ornitina, prolina eta serina.