Aminoazido adarkatuak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Aminoazido adarkatuak edo kate adarkatukoak leuzina (Leu), isoleuzina (Ile) eta valina (Val) dira; guztiak esentzialak dira giza nutrizioan.


Aminoazido horien ezaugarria da katean konposatu alifatiko bat dutela. Aminoazido adarkatuak giza organismoko muskulu eskeletikoen hirutik bat dira, eta garrantzitsuak dira proteinen sintesi-prozesuan. Horregatik haien ekarpena handitzen da erredurak izan dituzten pazienteen tratamenduan (ehunak birsortzea errazteko) eta paziente kirurgiko eta onkologikoen tratamenduan, eta horregatik sartzen dira kirolarientzako gehigarri dietetikoetan.


Erreferentziak


Salas-Salvadó J. Nutrición y Dietética Clínica. Ed. Elsevier Masson, 2ª Ed, Barcelona, 2008.