Amagandiko edoskitzea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Amaren bularrean ekoizten den esneaz osatutako bularreko haurrentzako elikadura. Haurra elikatzeko modu bakarra izan liteke lehen hilabeteetan, eta beikostarekin osatzen da 4.-6. hilabetetik aurrera.

Amagandiko edoskitzeak hainbat abantaila ditu edoskitze artifizialaren aldean, hala nola:


  • Abantaila nutrizionalak: Esnearen konposizioa aldatu egiten da edoskitzaroan, eta, hala, haurraren energia- eta nutrizio-beharretara eta haurraren ezaugarri fisiologikoetara egokitzen da.
  • Abantaila immunologikoak: Defentsak ematen dizkio haurrari: immunoglobulinak, linfozitoak eta abar.
  • Abantaila ekonomikoak: Doakoa da.
  • Abantaila afektiboak: Ama-haurren arteko lotura emozionala sendotzen du. Bularra emateko unea atsegina eta pozgarria izaten da, bai amarentzat, bai haurrarentzat.
  • Haurraren osasunerako abantailak: etorkizuneko gaixotasunetatik babesten du haurra (asma, alergia, obesitatea, diabetesa, kolitis ultzeraduna, Crohn-en gaixotasuna eta abar).
  • Amaren osasunerako abantailak: etorkizuneko gaixotasunetatik babesten du ama (bularreko eta obarioko minbiziaren intzidentzia txikiagoa).


Erreferentziak


Alimentación infantil. M. Hernández Rodriguez. Editorial Díaz de Santos. 2001.

Lactancia materna. María Rosario Trinidad Ayela Pastor. editorial Club Universitario. 2009.