Almidoia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Almidoia substantzia zuria da, arina, ukitzean leuna eta pikor itxurakoa. Zenbait landareren hazi eta sustraietan aurkitzen da. Nolanahi ere, laboreen (garia, arroza, artoa eta abar) hazietatik ateratako industria-produktua izendatzeko erabiltzen da almidoi hitza. Arto- eta arroz-almidoiak ez du glutenik; gariak, berriz, glutena izaten du, nahiz eta, teorian, garbitzeko prozesu teknikoaren bidez kendu ahal zaion. Praktikan, ordea, ikusi da garbituta ere glutena izan dezakeela eta zeliakoen dietarako ez dela egokia.