Akulturazioa
Bere kulturaren osagarri diren elementuak (sinesmenak, balioak, arauak, etab.) jaso dituen pertsona bat bat-batean beste kultura batean murgiltzean gertatzen den prozesua da. Pertsona heldu batek beste herrialde batera emigratzen duenean gertatzen da maizen.
Elikaduraren arloan, jende guztia ez da berdin egokitzen testuinguru berrira, jatorriko kulturaren eta kultura hartzailearen ezaugarrien arabera; emigratzailearen familia-egoerak eta egoera pertsonalak ere eragina dute.
Oro har, haurtzaroan ikasitako elikadura-arauak mantendu egiten dira bizitza osoan, eta haietako batzuk hurrengo belaunaldiei transmititzen zaizkie, eta «kultura-markatzaile» bihurtzen dira, pertsonen nortasuna taxutzen duten adierazleak.
Erreferentziak
Kaplan A y Carrasco S Migración, cultura y alimentación Bellaterra UAB
Nielsen Hábitos alimentarios de los inmigrantes en España. Actualización 2007 Madrid MAPYA