Adipokina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Adipokinak —hasieran, adipozitokina zeritzen— proteina batzuk dira, adipozitoak (gantz-ehuneko zelula) sintetizatzen eta jariatzen dituenak.

Orain arte, 50 adipokina baino gehiago deskribatu dira, oso desberdinak egitura proteikoari eta funtzio fisiologikoari dagokienez. Prozesu metaboliko askoren erregulazioan parte hartzen dute: erantzun immunea, homeostasi baskularra, odol-presioaren erregulazioa, apetituaren eta energia-balantzearen erregulazioa, glukosaren homeostasia, angiogenesia eta abar.


Hortik ondorioztatzen da gantz-ehuna sartuta dagoela erregulazio fisiologiko orokorrean eta parte hartzen duela, adipokinen bidez, beste organo batzuekiko eta organismoko hainbat sistema metabolikorekiko komunikazioan.


Erreferentzia


Trayhurn P, Wood IS. Adipokines: inflammation and the pleiotropic role of white adipose tissue. Br J Nutr. 2004;92(3):347-55.