Absortzioa edo xurgatzea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaietan dauden nutrienteak hesteetatik odolera igarotzeko prozesua. Prozesu hau gertatzeko, elikagaietako nutrienteek digestio-prozesua jasan behar dute aurrez, haien tamaina molekularra murriztu dadin.


Nutriente gehienen absortzioa jejuno izeneko heste meharraren zatian gertatzen da, heste meharraren erdiko zatian (hiru zati ditu guztira). Nolanahi ere, badira salbuespenak, hala nola B12 bitamina, ileonean xurgatzen baita, heste meharraren zati distalean (azken zatian). Ura eta elektrolitoak heste meharrean nahiz heste lodian xurgatzen dira.


Erreferentziak


J. Mataix y Martínez de Victoria E. Bases fisiológicas digestivas. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.5-26. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.